Juan Mieg

  • Juan Meig
    Juan Meig

Vitoria-Gasteiz, Araba, 1938

Juan Mieg Solozabal Gasteizen jaiotzen da 1938an eta hamabost urterekin Arte Eta Lanbide Eskolan matrikulatzen da Miguel Jimeno Martínez de Lahidalga eta Mariano Basterraren irakaskuntzak jasotzeko.

Hiriburu katalaneko bere egonaldian zehar informalismoagatik eta surrealismoagatik erakarrita sentitzen da, bere lanean beti egongo diren eraginak. Abangoardiari buruzko interes honek Pariseraino darama, non abstrakzio piktorikoarekin harremanetan hasten den.

Beranduago Bartzelonara doa, non Arkitekturako ikasketak hasten duen, 1962an utziko dituenak pinturarekin bete-betean aritzeko.
Hiriburu katalaneko bere egonaldian zehar informalismoagatik eta surrealismoagatik erakarrita sentitzen da, bere lanean beti egongo diren eraginak. Abangoardiari buruzko interes honek Pariseraino darama, non abstrakzio piktorikoarekin harremanetan hasten den. Gasteizera itzultzean, 1966an, Orain taldearen sorreran parte hartzen du Jesús Echevarría, Joaquin Fraile, Carmelo Ortiz de Elgea eta Alberto Schommer-ekin batera, Arabako arteen panorama berritu eta eguneratuko duen taldea.
1977an Bilboko Faustino Orbegozo Eizagirre Fundazioarekin harremanetan jartzen da, elkarrekin lan egiten dute bere obra Euskadin eta Euskaditik kanpo zabaltzen duten erakusketen antolaketan.

70eko hamarkada honetan zehar Juan Mieg-ek materiarekin esperimentatzen du bere obretan, zeinetan kritika sozialeko zenbait eduki ere islatu nahi duen. Etapa honen ondoren bira bat gertatzen da ber epraktikan eta estetika piktorikoan, bere pintzelkada sintetikoa eta zehatza bihurtzen da lerroz, kolorez, zeinuz eta orbanez betetako unibertso pertsonala osatuz. Bere koadroetan irudimenezko espazio poetikoa proiektatzen du, ikuslea komunikatzen den eta elkar eragiten duenarekin.
Ibilbide berezi eta partikular honek Juan Mieg modernotasun piktoriko arabarraren artista adierazgarrienetariko bat egin du.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

ACEPTAR