Arte eta Humanitateen Institutua

Arte eta Humanitateen Institutuaren aurkezpena

1.978ko Martxoaren 16an Orbegozo Fundazioak Arte eta Humanitateen Institutua (IAH) sortzen du. Institutu honek sustapen lan neketsua hasten du Arte Plastikoetako mundu barruan, zeinen jarduera-programak gaur egun jarraitzen duen, ikerkuntza artistikoa sustatuz eta euskal eta beste komunitateetako artisten laguntza eta heziketa lana garatuz eta haien parte hartzea babestuz nazio eta nazioarteko azoka eta erakusketetan. Jarduera hau guztia argitaratze-lan zabalarekin batera doa, artisten monografiak eta katalogoak eta arteko mundarekin erlazionatutako liburuak eta aldizkariak.

Jarduera

Arte eta Humanitateen Institutuak 1978an hasten du bere ibilera Santiago Amón Hortelano jaunak zuzendutako “Común. Arte, Pensamiento, Arquitectura, Ciudad” aldizkariaren argitalpenarekin. Argitalpen hau komunikazio eta kultura tresna bezala jaiotzen da eduki nabarmen humanistikoekin, batez ere artistikoak (pintura eta eskultura), arkitektonikoak, urbanistikoak, historiografikoak, antropologikoak, ezaguerako eta sorrerako oro har.

Geroago, margolari bikainenei beka ematen die eta erakusketa segida hasten du Estatu Espainol osoan, 1978an Bilbon (Arte Garaikideko Museoan) hasten dena, eta jarraitzen du Gasteizen (Arabako Probintzia Museoan), Donostian (San Telmo Museoan), Madrilen (Erakusketa 79 – Velázquez Jauregian – Retiro Parkean) Ondare Artistiko, Artxibo eta Kultura Ministerioko Museoetako Zuzendaritza Nagusiak iragarrita, eta Bartzelonan (Erakusketa 80 – Miró Fundazioan), beste hiri askoren artean.

Aipaturiko erakusketan – ibiltaria hainbat urtetan zehar – parte hartzen dute Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Vicente Larrea, Andrés Nagel eta Josetxo Aguirre eskultoreek, baita Santos Iñurrieta, Carmelo Ortiz de Elgea, Juan Mieg, Jesús Mª Gallo Bidegain, Alberto González, José Luis Zumeta, José Barceló, Gabriel Ramos Uranga, Salaberri, Peio Azketa, Díez Alava, Ruiz Balerdi, Agustín Reche, besteak beste, margolariek ere. Haiek guztiak eskultura eta margolaritza espainarraren barruan izen handieneko artistak.

Erakusketa hauek arte, pintura eta eskulturari buruzko ekitaldiekin lagundu ziren, espezialista ospetsuek burututa, konferentziak, mahai-inguruak eta kontzertuak ospatuz.

Halaber, Fundazioak euskal zinema bultzatu zuen euskarazko “IKUSKA” serie-dokumentalaren errealizazioan parte hartuz, 1979 eta 1983 bitartean egindako 20 film labur zituen, eta Caja Laboral Popular, Berton Filmeak, S.A., Cegasa eta Faustino Orbegozo Eizaguirre Fundazioak produzitu zuten, Antxon Eceizak kudeatuz. Errealizazioan Montxo Armendáriz, Pedro Olea edo Imanol Uribe altuerako zuzendariek parte hartu zuten. Serie hau euskal bizitzaren alderdi nagusiak islatzen saiatzen zen, bere hizkuntza, historia, arte plastikoak, kultura etab.-ekin erlazionatutako gaiak landuz. Produkzio hauek mugarri bat markatu zuten euskal zinemaren historiaren barruan.

Era berean, paraleloki, Zumeta, Carmelo Ortiz de Elgea, Juan Mieg, Santos Iñurrieta, Gallo Bidegain, etab. margolarien erakusketa indibidualak sustatzen dira ondorengo galerietan: Juana Mordó (Madril), J.F. Gallery (Bilbo), Kreisler Dos (Madril), Art International Gallery (Bilbo), Arte Garaikidearen Museoa (Bilbo), San Telmo Museoa (Donostia), eta udaletxe askoren kultur zentroetan; hirurehun erakusketa baino gehiago bultzatuz 1.978tik gaur egunerarte.

Faustino Orbegozo Fundazioak artista espainiar garrantzitsuen 350 lan baino gehiago duen bilduma bat dauka. Jada sagaratutako euskal artista garaikideko piezen selekzio garrantzitsua daukagu, zeinetako batzuei IAH-ek beka eman zien, haien artean jada aipatutako Zumeta, Ortíz de Elgea, Santos Iñurrieta, José Barceló, Juan Mieg, Gallo Bidegain, Díez Álava, etabar. Haiekin aholku artistiko eta teknikoko lan bizia garatu zen, erakusketa ugariak antolatuz, eta katalogoak eta liburuak bere lanekin eta ibilbide artistikoekin editatuz.

Artista hauen margo eta eskultura lanek galeriak, kultur etxeak, aretoak, museoak eta fundazioak ibili dituzte, nazio eta nazioarteko mailan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

ACEPTAR